Arbotonetako haitzak mendia

zuriain·k

2020/07/21 - 13:30

Ekialdeko gailur zirraragarria
Ekialdeko gailur zirraragarria
©zuriain (2020-07-21)
klik
Altuera:763 m
Beste izenak: Aizpilako zuloa
Mendialdea:Altzania
Abiapuntuak:
  • Urdiango igerilekuaak
  • Altsasu
Lurraldea:Nafarroa

Altsasu eta Urdian iparraldean, Altzaniako mendien profil leun eta borobila hautsi egiten da, mendizaleoi hainbat harkaitz interesgarri eskainiz. Lainene eta Sarabe haitzak ezagunenak dira, baina mendebalderago Aizkaia, Auntzeta edo Musarra bezalako gailur zorrotak aurkituko ditugu, ez hain ezagunak.
Baina seguruenik denetan ezezagunena, Arbotonetako haitza izanen da, Sarabeko harriaren mendebaldean. Sitnan izen horrekin ageri da, nahiz eta mendebalderago Arbotonaundi eta Arbotontxiki izeneko harriak kokatzen dituen. Seguruenik, Arbotona zonalde osoari ematen zaion izena da.
Gailur zorrotz eta malkartsua da, ez eskalatzeko modukoa, baina bai arretaz ibiltzekoa. Antzeko altuerako hainbat haitz topatuko ditugu gainaldean. Altuenak ez du horrenbesteko interesik, basoaren baitan baitago. Baina, ekialderago, talaia eder bat topatuko dugu, Altzaniako basoen gainetiko panorama zabala eskainiko diguna.

Komentarioak

    Kaixo mendizaleok.
    Heranegun izan nintzen bertan, Altsasiuko igerilekutik abiatuta. Bertan abiatzen da bidea eta gutxira ezkerrera jo bidegurutze batean eta piskana aurreraldean ikusten joango zarete gailurra. Behin parean zaudetela, sasi eta sastrakekin borrokan eta handik eta hemendik joanaz, pazientzia handiz, tontorrera heltzen da. Aholku bezala, galtza eta jertse luzea eraman bai beso eta hanketarako.
    Ongi izan.

Near targets

Aizkaiako Haitza mendia (852 m.ra) · IGARTZA ekialde tumulua (977 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints