Atxurro mendia

inaxio·k

2019/03/25 - 19:15

Atxurro tontorra
Atxurro tontorra ©inaxio (20190323)
245 klik
Altuera:281 m
Abiapuntuak:
  • Epela
  • Astigarraga
  • Hernani
Lurraldea:Astigarraga

Atxurro mendiaren gailurra harearrizko bizkar luze eta zail batek osatzen du, Santiomendiko mendi-multzoaren Hegoaldean. Inor gutxi akordatzen da mendi honekin. Sasia gailenduta dago gandor horretan eta zaila da tontorrera heltzea Epela aldetik. Ehiza postuen artean egindako bide arrasto bat gerturatzen da alde hortatik, baina sasi artean itotzen da bidea tontorrera heldu baino lehen. IEko lepotik bidea errazagoa da, baina tontorra bera eremu pribatuan dago, eta hesian ez da harpausorik ageri (2019ko martxoa). Tontor polita izango litzateke ordea garbi balego eta horregatik ekarri nahi izan dut hona: ea bideak behin eta berriz urratuz lortzen dugun sasiari eustea.

Komentariorik ez..

Near targets

ERMAÑALDE harrespila (602 m.ra) · ARREGINEA harrespila (690 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints