Andaradia mendia

zuriain·k

2019/01/30 - 11:55

Andaradia, Jaitzeko bidetik
Andaradia, Jaitzeko bidetik ©zuriain (2019-01-30)
257 klik
Altuera:1.001 m
Mendialdea:Andia
Abiapuntuak: Jaitz
Lurraldea:Nafarroa

Andaradia (eta haren iparraldean dagoen Soroluzeta gaina ere) desegiten ari den mendi bat dugu. Airetiko argazkietan garbi ikusten dira mendia zeharkatzen duten arrakalak, eta bidean ere han-hemen aurkituko ditugu zulo eta leizeak, gailurretik hurbil bidea saihestu egiten du arrakala horietako bat.
Jaitzeko bidea, hala ere, polita eta erosoa da, sigi-saga igortzen dabaso sarrian barrena,baina zenbait tokitan ixteko arriskuan dirudi. Azken metroetan bidea utzi eta basoan barrena joan beharko dugu gailurraren bila. Lanak mereziko du, harrizko zabalgune dotore bat baita, eta paisaia ederrak ikusiko ditugu hortik.

Komentariorik ez..

Near targets

Soroluzeta mendia (599 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints