La Fuentona de Muriel koba

inaxio·k

2018/08/23 - 12:31

La Fuentona de Muriel
La Fuentona de Muriel ©inaxio (20180811)
430 klik
Lurraldea:Soria
Mota: Koba

Espeleologoen artean oso ezaguna den leizea da, putzu batetik sartu ondoren sifoi zail samarra gainditu behar delako, hasteko. Gero, "lehorreko" galeria baten ondoren, oraindik gainditu ez den sifoi zailago bat dator. Hildakoak gertatu omen dira saiakera horietan eta Espainiako Telebistak saio pare bat egina du "Al filo de lo imposible" programan, gehiago jakin nahi izanez gero.

Oinezkoentzako, kanpotik begiratuta, putzu sakon bat baino ez da agerian gelditzen. Putzu hau leizetik datorren uraren iturburua da eta errekasto baten antzera egiten du aurrera, hezegune oparo bat eratuz bere inguruetan. Eurite handietan urak gainez egin eta inguru guztia hartzen omen du.

Muriel herritik abiatu daiteke, edo pistan aurrera egin autoz harrera-gunera arte (ordaindu beharreko aparkalekua). Harrera-gunean inguruari buruzko argibideak emango dizkizuete. Haurrekin joateko leku aproposa da. Inguruan markatutako hainbat ibilibide ere bada, txangoa osatzeko.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints