Zepain mendia

inaxio·k

2018/06/28 - 20:37

Zepain tontorra
Zepain tontorra ©inaxio (20180610)
1005 klik
Altuera:889 m
Mendialdea:Mergelu
Abiapuntuak:
  • Uitzi
  • Azpirotz
  • Gorriti
Lurraldea:Nafarroa

Pagadiak menderatutako gaina, Mergelu mendiaren IMan. Tontorra bera pagadiaz inguratuta eta itsututa egon arren oso ingurune ederrean kokatuta dago, Utzi eta Gorriti herrien artean, pagadi, eremu karstiko eta larrez osatutako paisaiaz inguratuta. Tontorrean bertan harripila bat besterik ez dago, harkaitz multzo baten gainean, eta bertaratzeko bideak ez dira nabarmenak, baina nahiko eremu garbia da eta aldapan gora eginez asmatuko duzue. HMan badu gain zabal bat ikuspegi zabalagoa eskaintzen duena eta bertara gerturatzeko aukera emango digun bidezidorren bat edo besteren arrastoa duena, Mergelu aldetik etortzeko esaterako, ibilbidea osatu nahi izanez gero.

Komentarioak

Near targets

OIARRAR BEHEKOA tumulua (365 m.ra) · Santa Krutz ermita (505 m.ra) · OIARRAR GOIKOA eremu tumularra (505 m.ra) · SANTA CRUZ* trikuharria (537 m.ra) · OIARRAR BEHEKOA eremu tumularra (566 m.ra) · GOLDANBURU trikuharria (712 m.ra) · SOKILLETE (Mugarriberri) trikuharria (940 m.ra) · SOKILLETE tumulua (979 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints