Aldapatik Luzuerora igoera ibilbidea

Jose·k

2017/10/07 - 07:56

1147 klik
Abiapuntua: Aldapa (Zierbena)
Zailtasuna: Erraza
Igoera metatua:230 m
Eskema: Aldapa - Luzuero
Luzera:5.00 km
Iraupena: 2 ordu
Ibilbide mota: Joan-etorria bide beretik
Lurraldea:Zierbena

Zierbenako auzune nagusia den Aldapako elizaren ondoan hasten da ibilaldi hau. Auzunea zeharkatu eta iparralderantz igotzen den bidea hartu behar da. Bide honek ekialde norabidea hartzen du, eta zertxobait aurrerago bitan banatzen da. Ezkerreko bidetik jarraitu behar da. Langa bat gainditu, eta laster beste bidegurutze batean berriz ere ezkerrekoa hartu behar da.

Laster, bideak ezkerretara bihurgune zabal bat hartzen du, eta beste bidegurutze batera iristen da, tentsio altuko argindar poste baten aldamenean. Puntu honetan bi bideetako edozeinetatik jarrai daiteke. Ezkerrekoak malda piko bat igotzen du, telekomunikazio antena batera iritsi arte, eta ondoren mendi-bizkarretik doan bidezidor batek lepo batera eramaten du. Eskuinekoak aldiz, mendiaren iparraldeko magala zeharkatzen du, aldapa leunarekin pixkanaka altuera irabaziz, beste bidearekin aipatutako lepoan elkartu arte.

Lepoan berriz ere aukera berdintsuak aurkezten dira, mendi-bizkarreko bidezidorra, ala orain hegoaldeko magaletik doan bide zabala. Oraingoan lehenengo aukera hartzea komeni da. Instalazio militarren aztarnen artetik igaro, eta mendi-bizkarra jarraitu bestetik ez da egin behar Luzueroko tontorrera iristeko.

Jaitsiera bide berekin egin daiteke, edo tontorretik gertu eta bertan behera utzita dagoen kuartel zaharrera jaits daiteke, eta aurrez aipatutako bide zabalean behera jaitsi.

Wikiloc IDa: 19985744
Hego-mendebaldetik ikusita
Arrastoa:
EranskinaTamaina
Luzuero.gpx48.71 KB

Komentariorik ez..