Aia mendia

zuriain·k

2017/05/09 - 13:21

Aiako galiurra
Aiako galiurra ©zuriain (2017-05-09)
1075 klik
Altuera:859 m
Lurraldea:Nafarroa

Idozin eta Alzorritz herrien artean, Aia izeneko bizkar txiki eta oihantsu bat zabaltzen da, Izaga inguratzen duten harresi txikietako bat. Erronka polita da honelako mendi basa eta bakartiak maite dituztenentzat. Gu hegoaldetik (Idozindik) saiatu ginen gaiurrera iristen, baina amore eman behar izan genuen, ezpelen murru trinkoaren kontra borrokatu ezinik. Iparraldetik (Alzorriztik) bide zabal baina zikin bat iristen da gailurraren metro batzuetara. Azken metroak herrestan egin behar izan genituen, baina gailurrera iritsi ginen. Bertan, harri pilatxo batek erakutsiko dizue ia inor ez dela inora iristen lehena.
Mapek mendebalderago seinalatzen duten tako geodesikora iristeko, ezpelen infernu labur baina gogorra zeharkatu behar da. Saria, Elortzibar eta Untziti-Itzagaondoko paisaia zabalak.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints