- Mina Txuri
- Gaztelaitz
- Gaztelu
- Berastegi
Lagarteren kateari Ekialdera jarraituz gero hainbat mutur harritsu topatuko ditugu, batzuk besteak baino nabarmenagoak, baina denak ere nahiko apalak. Gazteluko Arkaitza edo Mina Txuri deitutako hau da horietako bat. Bere tontorrak bereizten du muino harritsu hau, izan ere zeharo laurdentutako lapiaz zorrotz batek osatzen du eta zaila da azken metroetan txartelontzira gerturatzea ere.
Halere, esan bezala, nahiko apala da altuerari dagokionean eta ez da zaila aldamenetik oharkabean pasatzea, Mendebaldetik gerturatuz gero batez ere; arreta jarri behar da Lagarte eta Arburu arteko bizkarreko bidezidorrean bertara eramango gaituen bidexka atzemateko (badira harripila txiki batzuk).
Komentariorik ez..
Near targets
GAZTELUKO HARKAITZA eremu tumularra (258 m.ra) · Arburu mendia (603 m.ra) · Lagarte mendia (690 m.ra) · Almitxuri harrespila (708 m.ra) ·