Aratz Beundatik ibilbidea

inaxio·k

2016/10/19 - 19:59

1685 klik
Abiapuntua: Beunda parkea
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua:1100 m
Eskema: Beunda - Añarri erreka - Iramendi - Atabarrate mt. - Allaitz Txiki - Allaitz - Imeleku - Aratz - Sandrati - Añabaso - Beunda.
Luzera:15.00 km
Iraupena: 6 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Gipuzkoa

Beundako aterpearen ingurutik Hegoaldera luzatzen den bizkarrari jarraitu eta mahaien artetik pasata puntu horiz markatutako arrastoa bilatu behar dugu lehendabizi, Añarri errekara jaisteko. Hura zurezko zubi baten gainetik gurutzatu eta puntu horizko arrastoa bilatu behar dugu beste aldean, pistara igo eta hari 50 bat metrotan behera jarraituz. Iramendiren igoerari ekingo diogu arrasto horren laguntzaz, pagadian gora.

Goi aldeko larreetan azaltzearekin batera arrastoak aurreko gaina eskubi aldetik saihesten du, haren ondorengo lepora joaz. Nik bizkarrean gora egin nuen, arrasto horiak utzita. Gauza bera egin nuen Iramendiko beste gainetan ere.

Atabarrateko mendatetik Aratzerako tartean ibilbideak batzuetan GRaren arrasto zuri-gorriei jarraitzen die, baina beste batzuetan hura utzi eta tontorraren bila jotzen du, GRa ez baita tontorretatik pasatzen. Ingurune gora-beheratsua izanagatik ez da zaila. Aratzeko azkeneko igoeran bidea harritza irristakorra bihurtzen da tarte batzuetan, nekagarria gerta daiteke.

Aratzetik San Adriango aterpetxerako tartea ohiko bidetik egiten du ibilbideak. Han, aterpetxean, aparkalekurako bidea hartu beharrean bizkarrean aurrera egiten du, Añabaso aldera jotzeko. Nahi izanez gero porlanezko pistatik egin daiteke itzulerako bidea, baina Añabasoko aukera ere nahiko erraza da: GRaren arrasto zuri-gorriei jarraituz helduko gara Beundara.

Wikiloc IDa: 15154492
Atabarratetik gertu
Arrastoa:
EranskinaTamaina
aratz-beundatik.gpx206.95 KB
Oharrak: GPSa pilarik gabe gelditu eta tefonoarekin jarraitu nuen arrastoa jasotzen; bi zatiak lotu nituen gero. Horregatik ageri da beharbada Wikiloc-en 1400m.ko gorabehera, baina ez da horrebestekoa, 1100m ingurukoa da pilatutako igoera.

Komentariorik ez..

1·tik 51·ra, 51 guztira