Lartzin mendia

zuriain·k

2015/12/11 - 13:03

Lartzinen malkarrak
Lartzinen malkarrak ©zuriain (20150919)
1493 klik
Altuera:407 m
Beste izenak: Gartzin
Abiapuntuak:
  • Ibardin
  • Bera
Lurraldea:Nafarroa

"Urrutiko intxaurrak hamalau, hurbildu eta lau", hala dio esaera zaharrak eta Lartzin gainari ederki dagokio. Beratik Ibardin lepora daraman errepidean gora goazela, harkaitz zorrotzen multzo batek atentzioa emanen digu. Txangoa Ibardindik hasiz gero, denbora laburrean egonen gara Lartzinen oinetan. Bidexka erdi galdu batek gailurraren inguruetara eramanen digu... eta bertan hasiko dira komeriak, sasiek erabat hartu baitute tontor hau. Pazientzia handia beharko dugu punturik altuenera iritsi eta paisaia zabala gozatzeko. Zorionez, inguruan beste gain atseginago batzuk aurkituko ditugu: Erentzazu, Mugerriko gaina edo Lizarnabarra kasu.

Komentariorik ez..

Near targets

Beste mapatan ikusi

Waypoints