Chandri mendia

zuriain·k

2015/04/13 - 10:51

Chandriko malkarrak, Siguesko bidetik
Chandriko malkarrak, Siguesko bidetik ©zuriain (20150405)
1040 klik
Altuera:1.097 m
Beste izenak:
  • Chandre
  • Txandri
Mendialdea:Leire
Abiapuntuak:
  • Sigues
  • Castillonuevo
Lurraldea:Zaragoza

Aragoin dagoen arren, 1987ko Nafarroako mendien katalogoak Chandri izeneko gain bat zekarren: Leire mendilerroko azken gaina da ekialdetik. Siguesko arroilaren gaineko malkar ikusgaitza da, landaretza basak hartutako mendialde zail batean gailentzen dena. Inguru honetako bideak erdi galduta daude, eta GPSrik izan ezean, ez da gomendagarria bertan menturatzea. Mendizaleek eta ehiztariek jarritako seinaleak ere desagertzen hasiak dira, eta zuhaitz eroriek xedrak oztopatzen dituzte. Azkenean, iristea lortuz gero, paisaia handirik gabeko harkaitz batean aurkituko gara, inor gutxik bisitaturiko toki batean egotearen sentipenarekin.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints