Latsa - Agiñaga - Urdaburu - Malbazar - Arritxieta - Akola ibilbidea

inaxio·k

2015/01/06 - 12:31

2249 klik
Abiapuntua: Latsa (Hernani)
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua:930 m
Eskema: Latsa - Agiñagako gaina - Azerilepo - Artegietako gaina - Lizarregi - Zuarkazu - Igoringo lepoa - Arritxieta - Akola - Latsa
Luzera:13.00 km
Iraupena: 5 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Gipuzkoa
Noiz egina: 2015-01-05

"Usoko itzulia" izenarekin ikusi dut antzeko ibilibideren bat baina ez da harekin bat etorriko seguru aski erabat. Agiñagako gaina, Urdaburu eta Usoko bailara inguratzen duten tontorrak bilatzen ditu bide honek, eta baita Igoin-Akola aldeko trikuharriak. Leku askotan ikusi ditut marka zuri-hori, zuri-berde eta zuri-gorriak, baina ez diet jaramonik egin.

 

Arreta jarri beharra dago zenbait pasartetan. Agiñaga aldean bizkarra jarraitzen saiatu naiz, gain guztietatik pasatzearren, baina sasia gailenduta dago tarteren batean eta bidea estu hartuta dauka beste batzuetan; badira bide garbiagoak tontorrak saihestuz gero. Arreta jarri behar da Akolako aisigunetik Latsara jaisterakoan, bide nagusiak bazterrean utzita egiten baita jaitsiera (Alkatxurain baserriaren inguruko bidegurutzean porlanezko bidea utzi eta bidezidorra hartu behar da, porlanezko bidearen aldamenetik jaitsiz).

Wikiloc IDa: 8595919
Arritxieta trikuharria
Arrastoa:
EranskinaTamaina
latse-aginaga-urdaburu-akola-20150105.gpx155.73 KB

Komentariorik ez..

1·tik 27·ra, 27 guztira