San Pablo mendikatetxoak Aiztondo mendian du punturik gorena, eta ilargi erdi baten moduan zabaltzen da Larraungo Etxarri eta Aldatz herrien gainean. Basakaitzeko gainak ixten du mendilerro hau mendebaldetik, Uitzi herritik hurbil. Garai batean Iruñea eta Donostia lotzen zituen Plazaola trenak bazter hauek zeharkatzen zituen, geografia zail honi modu harrigarrian aurre eginez. Egun trenbide zaharra berritu egin da, ibiltarien gozamenerako. Uitzi ondoko geltoki ederrak zutik dirau, eta garai batean bertan zamatzen zen Basakaitz hego-mendebaldean zegoen Concha meategiko zink minerala. Inguruko mendi gehienen antzera, eta izenak ederki adierazten duen moduan, Basakaitz pagadi zabalen erdian gailentzen da, ibilbide atseginen aukera ederra.
Oso gertu (< 1.000 m)
MUSULUN trikuharria (926 m.) · AZPELATEGI trikuharria (969 m.) ·
Ibilbideak
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig