Aitzondo ur-jauzia

inaxio·k

2014/09/29 - 19:49

Aitzondoko ur-jauzia
Aitzondoko ur-jauzia
©inaxio (20140907)
1499 klik
Altuera:0 m
Beste izenak: Irusta
Abiapuntuak:
  • Irun
  • Olaberria
Lurraldea:Irun

100 metrotik gorako malkar batean behera datorren erreka bat da, harria igurtziz gehienetan, beheko putzuan bildu eta Aitzondoko errekari segida eman arte. Ezaguna da oso Irundarren artean eta ondo seinalatuta daude hara heltzeko bideak. Irugurutzetako burdin labeetatik datorrena izango da seguraski egokiena eta erabiliena. Mehagintzak utzitako arrastoak ugariak dira inguruetan, meha-zuloak, labeak, trenbidea... baina bere onera etorrita dago basoa gehienean eta gaur egun nahiko inguru garbia dela esan daiteke. Kontu pixka batekin ibili beharra dago ur-jauziaren oinera heltzeko, azken metroetan erreka zeharkatu eta bide irristakorretatik ibili behar baita.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints