Skip to main content

Aixita mendia

inaxio·k

2014/08/18 - 21:39

Azken aldapa | ©inaxio (20140817)
Altuera
703 m
Beste izenak
Aitzita
Mendialdea
Abiapuntuak
Etxeberri · Irurtzun
Lurraldea

Irurtzungo haitzarteko mendebaldeko haitzaren hurrengo tontorra da Aixita, alegia, ez da autobidetik haitzartearen gain-gainean ikusten den haitz zorrotz ikusgarri hori, hurrengoa baizik. Hau baino metroren bat edo beste altuagoa izateaz gain, igotzen askoz errazagoa ere bada. Autobidearen aldeko haitza igotzeko beharrezkoa da soka erabiltzea eta eskaladarako trebetasun apur bat gandorrari jarraitzeko. Aixitako gain honetan izen bereko gaztelu edo dorre baten arrastoak ikus daitezke, oraintsu (2014ko abuztuan gaudela) aztertzen ibili direnak. Harriz egindako horma hondar batzuk eta lau hormez osatutako ganbela moduko bat baino ez da nabari orain, baina mendiaren mutur-muturrean egonda ez da besterik behar lekuaren berezitasunaz jabetzeko. Putreak ere handik begira egoten direla antzematen da. Bertara heltzeko bide nabarmenena Etxeberritik mendebaldeko lepora heltzen dena da: handik aurrera gandorrari jarraituz zailtasun handirik gabe igoko zarete. Gandorra iparraldeko amildegira asko gerturatzen da tarte batzuetan eta komeni da eskubi aldetik saihesten duen bidezidorra jarraitzea azken txanpan. Bi haitzak inguratzen dituen SL-NA 131 ibilbidea baliatu dezakezue txangoa osatzeko.

Oso gertu (< 1.000 m)

ESTRENTXI 1 tumulua (581 m.) · ESTRENTXI 2 tumulua (624 m.) · APEZTXOLETA zutarria (699 m.) · Mundumalkorra mendia (997 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Etxeberri - Aixita - SL-NA 131 Etxeberri 325 m inaxio

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi

Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Near targets

ESTRENTXI 1 tumulua (581 m.) · ESTRENTXI 2 tumulua (624 m.) · APEZTXOLETA zutarria (699 m.) · Mundumalkorra mendia (997 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi