Skip to main content

Albizturko Douglas izeia zuhaitz aparta

inaxio·k

2014/04/06 - 18:08

Albizturko Douglas izeia
©inaxio (20140406)
Espeziea (izen zientifikoa)
Pseudotsuga menziesii
Iraupen egoera
Ona
Lurraldea
Deskribapena

Espezie bereko baso batean dago eta begiratu beharra dago zein den ikusteko. Gainontzekoak baino handiagoa izanagatik, erreka zokotik gertu dago eta ez da horregatik erraz nabarmentzen. Bertaratzeko jarraitutako pista gurutzatzen duen errekastoari begiz jarraitu eta 50 metro beherako ikusiko duzue, ingurukoak baino luzeago eta mardulago. Bidezidor bat heltzen da goiko pista honetatik bere ondora. Seinale bat bazuen lehen aldamenean, baina orain haren bi posteak baino ez dira ikusten (2014ko apirila). Tolosako lurretan dago berez, baina nola Albizturretik gertuago dagoen, izen hori egokitu zaio katalogo ofizialean. Erantsitako GPX fitxategiak Albizturko plazatik abiatuta egin beharreko bidea erakusten du.

Erreferentziazko IDa
EAEko Zuhaitz Apartak (Eusko Jaurlaritza), 14

Komentariorik ez..

Argazki berria erantsi

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi

Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints