Bidango Gaina mendia

zuriain·k

2014/02/26 - 12:08

Bidango Gaineko gailurra
Bidango Gaineko gailurra ©zuriain (20140216)
1766 klik
Altuera:780 m
Beste izenak: Birango
Mendialdea:Bianditz
Abiapuntuak:
  • Artikutza
  • Agiña
  • San Anton
  • Aranaz
Lurraldea:Nafarroa

Domiko eta Endara urtegi txikiak inguratzen dituzten mendikateetan gain interesgarri anitz aurki ditzakegu. Mendiak pagadiz eta basotzeko lanetan landaturiko koniferozko oihan sarrietan abiatzen dira, baina gainak soildurik dituzte, panoramika zabalak eskainiz. Bidango Gainak kate hauek hegoaldetik ixten ditu, Bianditz gailurrik altuenaren ekialdean. Historiaurreko aztarnez jositako ingurua dugu hau, eta Bidango Gainaren gailurrean bertan zutarri eder bat kausituko dugu. Txangoa jarraitu nahi izanez gero, aukera izanen dugu Aginako zirku osoa egiteko, edo, hegoaldetik, Artikutza ingurukoak ezagutzeko. Euskalerriko zonalderik euritsuenean egonik, eguraldia izanen dugu oztopo bakarra.

Komentariorik ez..

Near targets

BIDANGOKO GAÑA harrespila (7 m.ra) · BIDANGOKO GAÑA zutarria (7 m.ra) · BIDANGOKO BIZKARRA tumulua (36 m.ra) · Bidango tumulua (144 m.ra) · ELUTXO ARRIA harrespila (323 m.ra) · BURNAIZTIETAKO LEPOA harrespila (552 m.ra) · GATZARRIETA II harrespila (611 m.ra) · BURNAIZTEGI trikuharria (667 m.ra) · GATZARRIETA I harrespila (707 m.ra) · Enubieta handia mugarria (958 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints