Abiapuntua:
Bera
Zailtasuna:
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua:800 m
Eskema:
Bera - Lizuniaga - Lizaieta - Usategieta - Saiberri - Orizki - Etxalar - Bidasoako trenbide zaharraren bidea - Bera
Luzera:38.00 km
Iraupena:
5 ordu
Ibilbide mota:
Mendiko bizikletaz
Lurraldea:Nafarroa
Bide erraza pista zabaletan barrena, nahiko zoru onarekin gehienean. Leku gutxitan dago bizikletatik jaitsi beharra eta aldapa haundiegirik ez da, Saiberriko igoera bera kenduta (50m eskas lepotik) eta mugako pistara itzultzeko beste aldapatxo bat. Saiberriko inguruak bereziki ederrak dira, harizti zaharrak, arkaitzak, larre garbiak... Bidea luzatzeko aukera ugari dago Orizki aldean. Arrastoan ageri diren muga aldeko joan-etorriak trikuharri baten bila eginak dira, erraz saihestu daitezke pistari jarraituz.
Wikiloc IDa:
4461428

Bidean ikusi beharrekoak:Saiberri
Arrastoa:
Eranskina | Tamaina |
---|---|
bera-lizuniaga-lizaieta-saiberri-orizki-etxalar.gpx | 178.43 KB |
Komentariorik ez..