Uliako itsasertzeko bidezidorrari jarraitzen dio, San Pedrotik hasi eta Talaiako bidearekin topo egin arte. Gero hari jarraituz itzultzen da San Pedro aldera, mendiaren bizkarrera igo arte (ikastolatik gertu). Han bizkarretik jarraitzen du Almirantearen gotorlekutik paseaz, aurreraxeago Hegoaldeko hegian behera San Pedrora jaisteko.
Bidea bihurria da eta gora-beheratsua, itsas-bazterreko amildegiak direla-eta. Zenbait lekutan markatutako xenda utzi eta itsasertzeraino jaisten da, begiratu bat emateko. Ubide zahar baten tunel estu bat pasatzen du tarte batean, baina zuzena denez, amaiera erraz ikusten da eta ez da argirik behar.
Adi bidearen hasierari Faro de la Platako aparkalekuan. Farora ezin da joan, debekatuta dago (2013ko martxoa).

Eranskina | Tamaina |
---|---|
ulia-20130309.gpx | 151.62 KB |
Komentariorik ez..