Urraulgoiti Nafarroako ibarrik despopulatuetakoa da, despopulatuena ez errateagatik. Egun, gutxi dira haren mendi bakartietan barrena ibiltzen direnak. Abeltzaintzaren jaitsierak eta geografia nahasiak ere ez dute gehiegi laguntzen txango atseginak prestatzeko: bide zaharrak itxi, landaretzak bazter guztien jabetu...
Urraulgoitiko herriak isolaturik badaude, Adoain are bakartuago dago: hamabi kilometroko errepidexka batek lotzen du herria bailarako errepide nagusiarekin.
Hala ere, bazter ahaztuenek ere sorpresa atseginak gordetzen dizkiote mendizaleari, eta Narbaizako gailur xumea izan daiteke horien bila joateko aitzaki ona. Paisaia ederrak miresteaz gain, bazter hauetako bakardadez gozatuko dugu. Haurrekin joanez gero, Maraldeko oreinen haztegia bisitatzea polita litzateke.
Oso gertu (< 1.000 m)
Bat ere ez.
Ibilbideak
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Bat ere ez.
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Narbaiza eta Ezkarai
mou·k bidalia 2014·ko Urtarrilaren 13·an - 09:41etan·an
Kaixo mendizaleok.
Heranegun (2014-01-11)izan nintzen paraje hauetan eta Narbaizako tontorrera igo nintzen, hemen oso ongi azalduta dagoen mapako ibilbidea eginaz. Berez hasieran bakarrik dago bidea, gero tontorrera iristeko malda polita igo behar da, biderik gabeko lekutik, kontu piskat batekin baina arrisakurik gabekoa, sasi eta otea dago eta neu hesia ezker aldean nuela eta erreferentzi bezala hartuta argiguneetatik gora. Jeisteko bide bera egin nuen. Tontorrean paisaia ederra da benetan merezi duena. Ondoren hemen argazki handian agertzen den Ezkarai Harria egin nuen, igoera zailtasun eta malda gogorragoa dauka, baina arriskurik gabekoa, argazkian ikusten da harrizko marra bat bezala harkaitzak egina, ba neu harkaitz ondotik gora jo nuen, bukaera kresta antzeko bat dago oso polita tontorrera eramaten zaituena, arriskurik gabekoa baina adi pasa beharrekoa.Merezi du inguru hauetara gerturatzea eta bueltaxka bat egitea. Ondo izan aio.