Apaola mendia

zuriain·k

2013/01/02 - 08:16

Apaola
Apaola ©zuriain (20121229)
1957 klik
Altuera:682 m
Beste izenak: Abelu
Abiapuntuak: Arantza
Lurraldea:Nafarroa

Arantza inguruko mendikateek ferra baten moduan ixten dira iparraldean, Igantzi herriaren inguruan. Mendebaldeko mendiak (Unanu, Frain) isolatuagoak dira, baina katea ekialdetik ixten duen sokak gorabehera handirik gabe luzatzen da, betiere altuera galduz iparraldera egin ahala.
Mendiederreko tontorretik abiatzen den kate honetan hainbat gain aurki ditzakegu. Hegoaldetik hasita: Mairubaratzeta, Zipuru-Artxamana, Urkidi, Apaola eta Oianberri. Azken honetatik aurrera, mendikateak altuera galdu eta Bidasoaren uretara amiltzen da.
Txango eder honetan hainbat monumentu megalitiko aurkituko ditugu, denborak eta giza jarduerak nahiko hondaturik gehienak.

Komentariorik ez..

Near targets

ARTALEKU (Itxoltxar Gaina) trikuharria (816 m.ra) · BULATSEGI tumulua (912 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints