Skip to main content

Garrastatxutik Burbonetara ibilbidea

JFdeA·k

2011/11/13 - 21:21

Abiapuntua
Garrastatxu
Zailtasuna
Erraza
Eskema
Garrastatxu-Burbona bidea-Altube bidea-M.Burbona-Erdiko Burbona-Oldarro bidea-E.Burbona-Oldarro bidea-Arlobi bidea--Garrastatxu bidea
Iraupena
6 ordu
Ibilbide mota
Oinez

Sarritan Gorbeia aldera joan izan arren, lehenengo aldia izan da gaurkoa Garrastatxutik abiatu naizela.

Alde batetik egun haizetsua, eta, bestetik, aurreko ibilaldian Erdiko eta Ekialdeko Burbonak aurkitu ez nituela gaur ibilaldi hau egitea erabaki dugu.

Oldarro bidetik ibilaldiari luzapena eman diogu, Baias ibaian gora itzuli gara-eta Garrastatxura.

Udazkeneko kolore nabarrez gozatzeko aukera paregabea, baita haizeaz ere. Bestalde tenperatura aparta ibiltzeko.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi