Beriyoko artea zuhaitz aparta

Jose·k

2011/08/27 - 20:48

Berioko artea
Berioko artea ©Jose (20110921)
2303 klik
Espeziea (izen zientifikoa): Quercus ilex ilex
Iraupen egoera: Ona
Lurraldea:Donostia
Deskribapena:

Duela urte gutxi arte landa eremuan zegoen, baina gaur egun Donostiako Berio (edo Beriyo) auzuneko etxebizitzek inguratuta dago. Nolanahi ere, aipagarria da inguruaren urbanizazioan arte eder hau aintzakotzat hartu zutela, bere inguruan biribilgune bat eginez. Horrela, bere iraupena ziurtatzea lortu zen, Karmele Saint-Martin Idazlea kaleari elementu apaingarri nabarmen bat ematearekin batera. Hegoalderantz okertuta dago, eguzki bila joan izan balitz bezala, eta bi zutabek laguntzen diote bere adar handien pisua eusten. Informazio gehiago ondorengo helbidean: http://www1.euskadi.net/biodiversidad/fichaarbol.apl?idioma=2&id=19.

EAEko Zuhaitz Apartak (Eusko Jaurlaritza), 21

Komentariorik ez..

Near targets

Tolare etxe aipagarria (390 m.ra) · Igarako haritza zuhaitz aparta (538 m.ra) · Lourdes Txiki ermita (893 m.ra) · Zuatsu etxe aipagarria (939 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints