Skip to main content

Igarako haritza zuhaitz aparta

inaxio·k

2011/08/27 - 20:47

Ibaetako haritza
©inaxio (20140126)
Espeziea (izen zientifikoa)
Quercus robur
Iraupen egoera
Ona
Lurraldea
Deskribapena

Bere neurriagatik bereizten da eta 400 urte inguru dituela jotzen da. Baina ez da erraza bertatik bertara ikustea, nahiko leku zailean baitago (2014ko urtarrila), ia Donostiako kale artean egoteko; aldapa malkartsu batean dago, sastrakaz inguratua. Irispide errazena Arturo Campion kaletik abiatzen da, Berio Pasealekutik etorri eta Mendebaldera jota hirugarren eta laugarren blokeen arteko pasabidea bilatu behar da. Basoan behera jotzen duen bidezidor lohitsu bat antzematen da bertan, sasiz inguratua. 100 bat metrotan hari behera jarraitu eta bideak berriz gora egiten du, IEra: handik gora eginez laster topatuko duzue, beste ehun metro baino lehen.

Erreferentziazko IDa
EAEko Zuhaitz Apartak (Eusko Jaurlaritza), 22

Komentarioak

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2014·ko Urtarrilaren 27·an - 21:32etan·an

    "Ibaetako haritza" izenarekin ageri da aldameneko panelean, baina "Igarako haritza" izenarekin ageri da katalogo ofizialean. Kokapena zuzendu dut, bazen 100 m.tik gorako okerra.

  • account_circle

    Jose·k bidalia 2014·ko Urtarrilaren 28·an - 20:20etan·an

    Ondo eskutatuta dago gero! Duela denboratxo bat pare bat aldiz ibili nintzen honen bila, baina ez nuen aurkitu. Zuhaizti horretan egongo zela ondorioztatu nuen, kanpotik begiratuta zuhaitz nabarmenik antzeman ez nuen arren, baina bertara nondik sartu ez nuen asmatu.

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2014·ko Urtarrilaren 28·an - 22:55etan·an

    Ba ez pentsa nik erraz aurkitu nuenik. Inguruetan galdetu eta ez zidaten arrastorik eman. Baina Igara aldetik begiratuta iruditu zitzaidan adar sorta handia zela goi hartan ikusten zena... Bi bider inguratu nuen eremua (txirrinduarekin nintzen) sarbidearekin asmatu arte.

Argazki berria erantsi

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Zuatsu etxe aipagarria (440 m.) · Beriyoko artea zuhaitz aparta (538 m.) · Aingeru Zaindaria ermita (608 m.) · Tolare etxe aipagarria (922 m.) ·

Waypoints