Etxaideko haitza mendia

zuriain·k

2011/06/27 - 13:40

Talaia harritsu bat, paisaia zabalak miresteko egina dirudiena
Talaia harritsu bat, paisaia zabalak miresteko egina dirudiena ©zuriain (20110619)
1956 klik
Altuera:801 m
Beste izenak:
  • Belogain
  • Bordaburu
Abiapuntuak:
  • Etxaide
  • Gendulain-Odieta
Lurraldea:Nafarroa

Odieta eta Anueko bailaren artean kate oihantsu bat zabaltzen da, ehiztariak beste inor ibiltzen ez den horietakoa. Baso itxiek ia erabat estaltzen dituzte gain horiek, eta horregatik eskertzen dira paisaia ikustea ahalbidetzen duten talaia bakanak.
Koordenatuetan kateko punturik altuena jarri dudan arren, tokiak ez du interes handirik, bideak zeharkaturiko puntu zehaztugabeko bat baita, basoaren erdian.
Hegoalderago joanez gero, ordea, pare bat talaia harritsu aurkituko ditugu, ehiztariek beren postuak jartzeko baliatu dituztenak. Behatoki eder horietatik Anue eta Odietako paisaia zabalez gozatuko dugu.

Komentariorik ez..

Near targets

Gendulain kontzejua (942 m.ra) · San Sebastian ermita (959 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints