Argazkirik ez
Megalito mota:Eremu tumularra
Megalito eremua:LARRAU - OTSOGORRIGAÑA
Elementu kopurua:
5
Egiazkotasuna:Zalantzazkoa
Lurraldea:Nafarroa
Kokapenaren zehaztasuna:
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua:
Ez da seinalerik ageri
Antzemangarria:
Ez da horren nabarmena
Beste izenak:
Carasol de Tropo
Ea aditu horiek
Ea zer diozuen argazki hauei buruz. Aurreko asteburuan Lazako mendetetik iparraldera abiatu ginen hainbat gain bisitatzeko asmoz. Tropo gaineko lepo zabalean hainbat egitura susmagarri ikusi genituen. HOrietako batzuek eremu tumular baten antz handia zuen. Beste hainbat egitura ikusi genituen gure txangoan, izanen duzue horien berri.
Beraz, aditu horiek, baduzue lana!
Tropo
Kaixo,
Tropo edo Carasol de Tropoko eremu tumularra zalantzagarritzat eman genuen Hilharriak taldekook, goiko Gaztuluarekin zerikusik izan dezaketen egiturak izan daitezkelako.
Bertan 14 egitura "tumularrak" identifikatu genituen hainbat harresi eta terrazetan barruan sarturik. Datuak 2010eko urriaren 16an hartu genituen.
Banengoen ni ezinezkoa zela
Banengoen ni ezinezkoa zela hain egitura nabarmenak orain arte oharkabean pasatu izana. Dena den, guk ikusitakoak ez zeuden antzinako gazteluaren egituraren inguruan, lepoan baizik. Eta haiek ez ziren bakarrak. Eraztun erako egitura pare bat aurkitu genuen lepo hartan bertan eta Tropoko gailurretik hurbil ere beste egitura bat aurkitu genuen. Jarriko dizkizuet haien argazkiak, baina susmoa dut zuek ere ikusiko zenituztela horiek guztiak...