Espeziea (izen zientifikoa):
Quercus x andegavensis
Iraupen egoera:
Ona
Lurraldea:Artzentales
Deskribapena:
Artzentaleseko San Miguel de Linares auzunetik Rebollarrera doan errepideak Pedreo errekastoa zeharkatzen duen puntutik oso gertu kokatuta dago haritz eder hau. Bertan dagoen kartel batek honela dio: "Itxura galantari eta adaburuaren biribiltasunari esker, haritz hau ikusgai geratzen da urrutira. Sasoi epelean hosto berde eta kandudunez beteta dago, baina neguan, zuhaitzar honek, bistan uzten du adar eta adaskek osatzen duten sare itxi liluragarria. Haritz kandudunaren eta ametzaren arteko hibrido hau urtetsua da eta 36,5 metroko altuera du."
EAEko Zuhaitz Apartak (Eusko Jaurlaritza), 8
Komentariorik ez..
Near targets
San Miguel de Linares auzoa (269 m.ra) · Elurretako Andra Mari ermita (758 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi