Espeziea (izen zientifikoa):
Taxus baccata L.
Urtea:
1991
Iraupen egoera:
Nahiko ona
Lurraldea:Otsagabia
Deskribapena:
Altueragatik nabarmentzen da agin hau. Iratiko pagadian kokatuta dago, Elurretako Andramariaren baselizatik urrutira gabe. Noizbait enbor nagusia hautsi eta aldamenetik hazitako kimua da orain zuhaitzaren gorputza osatzen duena. Ale emea omen da, fruitua ematen duena beraz.
Catálogo de Monumentos Naturales de Navarra, 31
Hobeak badira...
Kasu honetan ez dakit, benetan, zein irizpiderekin sartu duten hagin hau Nafarroako zuhaitz aparteen erroldan. Duen berezitasun bakarra altuera da; baina enborraren neurriak eta ez dira inolaz ere apartak. Inguruetako izeiek eta pagoek goruntza haziarazi dute, horregatik altua da, baina meharra. Agina baino, pinua dirudi. Hau baino askoz ere handiagoak ikusiak ditut hamaika tokitan. Enbor nagusia galdu zuen, baina orain kimu berri bat atera zaio. argazkietan ikus daiteke. Osasuntsu dagoela erran daiteke, aldiz ondoan zeukan izei lerdena erori da.