Eskintza mendia

iturrizar·k

2005/06/09 - 22:18

San Kristobal ermita
San Kristobal ermita ©inaxio (20070623)
2978 klik
Altuera:739 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Zirauki
  • Lorka
  • Villatuerta
Lurraldea:Nafarroa

500 metroko aldeaz bananduta dauden bi gainek osatzen dute mendi honen gailurra, gora-behera handirik gabe, eta bietan dago jarria erpin geodesikoa, nahiz eta ekialdekoa metro batzuk garaiagoa izan. Ekialdeko gain zabalean, erpin geodesikoaz gain, bada ermita eta aterpe txukuna gordetzen dituen eraikin bat, otordutarako mahai ugariz inguratua. Mendebaldeko gainean lurrean sakondutako aterpe zatar bat dago, ehizarako egokitutako lubaki baten aldamenean. Pista zabal bat heltzen da gain alderaino eta kotxe arruntek erabiltzeko modukoa da. Oinez igotzeko ere pista hori bera baliatzea da errazena, bidez kanpo sastraka baita nagusi gehienean.

Komentarioak

    Kaixo, soy una de las personas que colocó el buzón. El autor material del mismo es el artista peraltés Vicente Busto. Trata de reflejar la ermita que se ve desde lo alto y corresponde al antiguo poblado de Anitz que se halla en las cercanías del pueblo de Zirauki. Cuando querais os invito a disfrutarlo.

    Lorka herritik abiatzen den pista hartu eta ordu batean puntu geodesiko batean zaude, berau Eskintza mendia da. Bidetik jarraitu ezkero eta urrutian San Cipriano baselizarekin topatuko zera ( bi leku hauek batzuetan nahastuta daude zenbait liburutan). Bueltan Maurien menditik pasa zaitezke, berau erreza da topatzea, guda zibilean hildakoen oroimenez gurutze handi bat duelako.

Near targets

San Cristobal eraikina (47 m.ra) · ESKINTZA zutarria (70 m.ra) · Corral de Sánchez zutarria (604 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints