Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Jaizkibelgo itsasaldeko amildegien gainetik egindako ibilbide ederra eta gogorra. Hondarribia eta Pasai Donibane aldean bat egiten du bideak Jaizkibel gainetik doan Talaiako ibilbidearekin (marra zuri-gorriak), baina bestela itsaertzetik jotzen du honek. Marra zuriz markatuta dago, nahiko ondo, baina tarteren batean zalantzak ere sortu daitezke.
Tarterik zailena hasieran egin nahi izanez gero, Pasai Donibanetik abiatzea da egokiena, izan ere gora-behera haundienak alde hartan dira. Hondarribira gerturatu ahala gora-beherak txikiagoak dira, bidea nabarmenagoa (ibiltarientzako egokitua gainera) eta tarte batzuetan nahiko laua ere bada. Eguraldi ona eta jai denean jende asko ibiltzen da tarte horretan, Iparraldetik etorritakoak asko eta asko.
Eranskina | Tamaina |
---|---|
donibale-hondarribia-2010-09-19.gpx | 265.15 KB |
Komentarioak
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Argazki ederrak, Inaxio!
Jose·k bidalia 2010·ko Irailaren 22·an - 19:40etan·an
Argazki ederrak, Inaxio! Entzunda nekan ibilbide horren berri, eta zati txiki bat, Hondarribi aldekua, ezagutzen dot, baina ez nekixan beste guztixa zelakua zan. Bertara juateko gogua piztu doztazu... Ia noiz gerturatzen naizen... Mendiko bizikletaz eitteko bezelako bidia da?
Eskerrik asko Jose! Ez, ez
inaxio·k bidalia 2010·ko Irailaren 22·an - 20:47etan·an
Eskerrik asko Jose! Ez, ez da bizikletaz egiteko modukoa inondik ere! Zenbait lekutan soka bat ere jarrita dago pasabidearen estuasuna edo zailtasunagatik, eta punturen batean aluminiozko eskilara bat ere bai, harrian gora (edo behera egiteko), beste batzuetan harrian zizelkatutako mailak daude eginda... ez du aparteko arriskurik bustia egon ezean, baina ez da bizikletaz egitekoa. Horixe du ibilbide honek agian osagai politena, "basatia" dela oso. Nik uste gustatuko zaizula.
Zuk ikusitako zatia izango da seguraski bide honetako tarterik xamurrena, Hondarribia aldean Talaiako bidearekin bate egiten duenekoa. Tarte hori erosoagoa da eta bidea zabalagoa (Foru Aldundiak berriki egokitu du ibiltarientzat), baina hori ere ez da oso zabala, eta oinezkoak eta txirrindulariak traba egingo diote elkarri seguraski jende asko batuz gero.