Skip to main content

Aizkorri, Sandratitik abiatuta ibilbidea

inaxio·k

2010/08/16 - 15:11

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Sandrati (San Adrian)
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
650 m
Eskema
Aparkalekua - Mendi aterpea - Sancti Spiritu ermita - marka horiz markatutako ibilbidea - Aizkorri tontorra - Zalduondoko bidea - GR12 - Sandrati leizea - Mendi aterpea - Aparkalekua.
Luzera
10.50 km
Iraupena
5 ordu
Lurraldea

Sandrati edo San Adrian aldetik Aizkorrira igotzeko nahiz jaisteko bi bide jasotzen ditu arrastoak. Igoera IEko hegi malkartsuan gora egiten du, eta jaitsiera Zalduendo aldeko bidean behera.

Igoerako bidea ondo seinalatuta dago (2010-8-16) pintura marka horiekin eta arrastoa nabarmena da. Aldapa tarte batzutan handia izanagatik bideak zailtasunik gabe gainditzen du sigi-saga eginez. Pagadiko itzaletik atera eta tontorrerako azken txanpan sartzen denean, oso ikuspegi ederrak eskaintzen ditu.

Jaitsierako bidea ere oso ederra da, "mandobideko" bide zaharra baino askoz entretenigarriagoa eta xamurragoa. Hau ere ondo markatuta dago (pintura marka gorriak) eta arrastoa nabarmena da. Zalduendo aldeko "plataformatik" datozenentzako ohiko bidea da, baina nahi izanez gero Sandrati aldera jo dezakegu arazorik gabe GR12aren arrastoak lehendabizi eta galtzada zaharra jarraituz gero.

Ibilbidea Sandrati aldeko aparkalekuan hasten da. Handik mendi aterpera jo eta haren aldamenetik pasata mendi bizkarrean gora joko dugu, alanbre hesiaren paretik, Santi Spiritu ermitaren aldamenetik paseaz. Gorago, bizkarreko lepo txiki batera heldutakoan, pintura marka horiz seinalatutako bide batekin egingo dugu topo (Sandratiko leizearen ingurutik dator arrastoa). Ez dugu bizkarretik jarraitu behar: mendiaren IEko hegira pasa eta tarte batean pixka bat behera egiten duen arrastoari jarraituko diogu. Aurrerago, pixkanaka-pixkanaka, gora egiten hasiko da eta asko bihurrituko da aldapari aurre egiteko. Baina arrastoa beti da nabarmena eta, esan bezala, ondo seinalatuta dago. Hala, halako batean basoaren itzaletik atera eta tontorreko ermita ikusiko dugu haitz artean. Minutu batzuk beranduago ohiko mandobideko bidearekin egingo dugu topo, tontorretik oso gertu.

Tontorreko joan etorria laburra egin eta leku berera etorrita mandobideko ohiko bideari ekingo diogu behera, baina erne, ze minutu gutxira eskubi aldetik ateratzen den arrasto nabarmen bat hartu behar dugu. "Oltza"rako bidea dela esaten duen pintada bat dauka. Bidearen hasiera hori harrapatuz gero arazorik gabe jarraitu daiteke arrastoa (marka gorriak). Halako batean Oltza eta Zalduondo izenak aipatzen dituen bidegurutze batera helduko gara: ezkerretik jo behar dugu, Zalduondo aldera. Bidea berdintzen doa, pagadian barrena HEko norabidea hartuta. Minutu batzuk beranduago lepo batera heltzearekin batera, arrasto nabarmenago batekin egingo dugu topo: GR12a eta beste hainbat bide bat eginda datoz arrasto nabarmen horretan. Guk Ezker aldera jo behar dugu, aldapan behera, arrasto nabarmenenenari jarraituz. GR12aren marka zurigorriei jarraituz helduko gara minutu batzuen buruan galtzada zaharrera, eta haren gainetik, Sandratiko leizera, mendi aterpera eta aparkalekura.

Bidean ikusi beharrekoak
Arrastoa
Eranskina Tamaina
aizkorri-2010-08-16.GPX 126.24 KB
Oharrak
Ibilbide honek alderantziz eginda ere oso itxura polita dauka, eta igotzeko xamurragoa izango da agian.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi