Skip to main content

Idokorri Naparitik ibilbidea

zuriain·k

2010/05/31 - 14:05

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Napari
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Lurraldea

Zalantzarik gabe Idokorri mendira igotzeko egin daitekeen txangorik ederrena Aspurgi aldetikoa da, Santa Kolonbako arroila zeharkatu eta sigi-saga mendiaren ekialdeko isurialdean gora.

Hala ere, ez da hori aukera bakarra. Napari herritik ere abia gaitezke txango agian ez hain erakargarri, baina behintzat desberdin bat egiteko.

Naparitik pista zabal batera aterako gara iparralderantz. Amaieraraino jarraituz gero, pista horrek San Estebango baseliza bakartiraino eramanen gintuzke. Peña de Arribaren azpitik igaro eta berehala, lepo batera iritsiko gara, ur putzu baten ondoan. Ordura arteko pista utzi eta beste bat hartuko dugu eskuinetara(ekialdera). Pista horrek Idokorriko bizkarra ipar-mendebaldetik inguratzen du. Igotzeari uzten dionean, eskuinetara bide zabal bat ikusiko dugu. Lurrezko pista honek pinudiaren ertzetik eramanen gaitu gora eta gora Idokorriko erpin geodesikoraino. Ez da hau hala ere, mendiko gailurra. Ordura arteko norabideari eutsi eta orain bidexka estuetan barrena, ezpel eta larre txikien artean iritsiko gara mendiko benetako gailurrera, non Boscos taldeak jarritako buzoi hondatu bat ikusiko baitugu. Ikuspegia nahiko mugatua da. Paisaia zabalagoak ikusi nahi izanez gero, ekialderantz jaitsiko gara, Aspurgiko bidetik, pinudia atzean utzi eta gandorretara atera arte. On egin!

Arrastoa
Eranskina Tamaina
IDOKORRI.gpx 73.3 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi