Mugaga mendia

zuriain·k

2010/05/24 - 08:40

Mugaga (1219) tontorra
Mugaga (1219) tontorra ©Xabiaram (20190929)
2629 klik
Altuera:1.207 m
Mendialdea:Andia
Abiapuntuak:
  • Iturgoien
  • Lezaun
Lurraldea:Nafarroa

Andiako goi ordokia hegoaldean hainbat arroiletan hautsi eta mendigoizaleon nahiko atseginak gertatzen zaizkigun erliebeak sortu ziren: Esparatz, Garindo-Soroluzeta, Zoiolagaina-Elimendi, Otsaurka... Askotan, gainen arteko arroilak gailurrak bezain erakargarriak dira, bide zaharrak, errekak eta higadurak sortutako erliebeak gozagarri hutsa baitira.
Mendien zerrendan Iturgoiengo gaina agertzeak ez du erran nahi hori denik inguruko mendirik interesgarriena -hortxe dugu Otsaurka, erraterako- baina aitzaki ederra ematen digu inguruko gainak ezagutzeko.
Mugaga Iturgoiengo baselizatik hegoalderantz luzatzen den bizkar luzea da. Larre zabalak urritu eta harria eta zuhaitzak nagusitzen dira zonalde honetan. Bizkarraren gainaldea hain da gorabehera handirk gabea, non zaila baita punturik garaiena zehaztea. Erpina eta txartelontzia dauden tokia gailurtzat jotzen bada ere, iparralderago badago puntu altuxeago bat, eta hegoaldean ere mapetan Mugaga bis bezala izendatzen duten beste puntu bat. Gailur "ofizialak" badu beste tasun bat: eraztun tumulu txiki baina txukun bat aurkituko dugu bertan.

Komentariorik ez..

Near targets

MUGAGA eraztun-tumulua (32 m.ra) · EL CERRADO tumulua (806 m.ra) · ZAUROGI eraztun-tumulua (840 m.ra) · ZAUROGI 2 eraztun-tumulua (855 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 23·ra, 23 guztira