TXIMISTA harrespila

inaxio·k

2008/11/03 - 08:37

Tximista harrespila
Tximista harrespila ©irundarra (2008-12-16)
2421 klik
Megalito mota:Harrespila
Noiz aurkitua: 1995
Elementu kopurua: 1
Deskribapena:

5 harrespileko multzoa, beraietatik 4 bata bestearen ondoan daude, eta 5. bakarrik dago 55 m H-ra. Bertako konglomeratu eta hareharriak. 1. Harrespila: HE-ko sektorea soilik geratzen da, ustezko diametroa 4,50 m-koa da; 2. Harrespila : IM-ko sektorea soilik geratzen da, ustezko diametroa 6,20 m-koa da. 1,85 x 1,50 x 1,10 m-ko altuera duen bloke bat topatzen da bere barnean; 3. Harrespila: M-ko arkua soilik geratzen da, ustezko diametroa 4,50 m-koa da. Bere barnean bloke lerro bat azaltzen da hormatxo bat osatzen duena, bertako elurzuloarekin zerikusia izan dezakena; 4. Harrespila: : H-ko arkua soilik geratzen da, ustezko diametroa 7 m-koa da; 5. Harrespila : hegoalderuntz azkena, H-ko arkuaren zati bat soilik geratzen da, ustezko diametroa 5 m-koa. Gehienetan, falta diren lekukoak mendeetan zehar desagertu dira lubiziengatik, eta baita ere ondoko elurzuloa eta egitura auxiliarrak egiteko erabili izan direlako.

Lurraldea:Gipuzkoa
Garaiera:740 m.
Kokapenaren zehaztasuna: Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua: Seinaleztatuta dago
Antzemangarria: Ez da horren nabarmena
Nola iritsi: Tximista deituriko lekuan, Adarramendiko Ipar mazelan dagoen zelaigunetxo batean, aintzinako elurzuloaren ondoan. Tximistako Egiako harrespil multzoa, 250 m-ra dago, HHE-ra. Belardi batean daude. Seinaleztatua dago.
Historiala: I. Gazteluk aurkitu zituen 1995n. Oraindik induskatu gabeak.

Komentarioak

Near targets

Adarra, Agerre mendia (187 m.ra) · TXIMISTAko egia harrespila (261 m.ra) · ELURZULO harrespila (426 m.ra) · Aballarri mendia (857 m.ra) · AMUNOLA harrespila (905 m.ra) · ETENETA I harrespila (925 m.ra) · ETENETA III tumulua (992 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints