Skip to main content

Kamara berria

inaxio·k

2008/09/29 - 21:16

Kamara berria estreinatu dut asteburu honetan, PANASONIC LUMIX LX3 modelokoa. Aurrekoa duela bi aste lapurtu zidaten, portatilarekin batera. Reflex bat erostekotan egon naiz, baina ez dut atzeman erabat aseko nauen modelorik; modelo berrien zain gelditzen naiz, Olympus bat agian, edota laster datorren PANASONIC txiki hori bestela. Bien bitartean LUMIX honekin ariko naiz.

Bi gauza ditu onak oso: 24 mm-ko objektiboa eta oso objektibo argia (f2). Horrez gain, kamara txikia da, eramangarria, pantaila ikusgarria duena, handia eta argia; nahiko irudi kalitate ona lortzen du, RAW formatoan jaso daitekeena eta berez eskaintzen du argazki panoramikoak egiteko aukera (16:9). Kontrako aldean, garestia izatea (400 € gutxienez), bisore optikorik batere ez eta sensore txikia izatea ("zarata" sortzen da irudian argitasuna galdu ahala).

Horixe, astebete kamara kontuak begiratzen ibili eta gero, horixe aukeratu dut, mendirako aproposa delakoan.

klik