Landarea mulua da, eta zurtoin zurkarak ditu; hosto estuak, luzanga/lantzeolatuak, zertxobait krenatuak, gehienez 10(13) mm zabal; kaliza ez da ezpain bikoa, 5 hortzak ia berdinak ditu; loreziletan harizpia lokarria baino luzeagoa da eta lokarriaren bi adarrak ia berdinak dira (77)
Hosto oxkardunak, ez zatituak, behekoak 4-18 x 2,5-7 cm-koak; lore hermafroditen korolak oso handiak dira, 20-30 mm-koak (80)
Hostoen orria zatitua da, sartune ± sakonekin, edo bestela 2,5 cm baino estuagoa da; korola txikiagoak, 6-15 mm-koak (81)
Hosto-azpiak latzak eta distiragabeak dira eta ileak dituzte nerbio guztietan, eta batzuetan baita azalean ere; hostoak obatu/lantzeolatuak edo luzangak dira, gehienez 4 cm zabal; 10-15 mm-ko korola, kaliza baino askoz luzeagoa, normalean urdin argia; landarea ez da izaten 40 cm baino garaiagoa (81a)
Hostoen orria zatitua da, sartune +- sakonekin, edo bestela 2,5 cm baino estuagoa da; korola txikiagoak, 6-15 mm-koak. Hosto azpiak latzak eta distiragabeak dira eta ileak dituzte nerbio guztietan, eta batzuetan baita azalean ere; hostoak obatu/lantzeolatuak edo luzangak dira, gehienez 4 cm zabal; 10-15 mm-ko korola, kaliza baino askoz luzeagoa, normalean urdin argia; landarea ez izaten 40 cm baino garaiagoa.
Komentariorik ez..