Galeopsis angustifolia

inaxio·k

2008/08/19 - 22:42

Loreak
Loreak
©inaxio (20080820)
1171 klik

Zurtoinek, adabegietan behintzat, zurda-antzeko ile zurrunak dituzte, 1-3 mm-koak; landare freskoetan adabegiak handituta daude, eta landare iharretan mehartuta egon ohi dira; hosto akuminatuak (12)

Zurtoinek ez dute zurda-antzeko ilerik; begiak ez daude ez handituta ez mehartuta; hostoak ez dira akuminatuak (13,14)

 

Hostoak lantza-itxurakoak dira, linealak edo estuak, oinaldean falka-itxurakoak eta txortenean apurka estutuak, eta ertzetan hortz bakanak dituzte edo ia osoak dira; kaliza gehienetan zurixka da, eta ile adpresoak ditu; landareak ez du zilar-distirarik (13)

Hosto zabalak, lantza- edo arrautza-itxurakoak, oinaldea biribila dute, edo zati labur batean falka-itxurakoa, hortz ± berdintsuak; kalizak berdexkak dira, eta zeta-antzeko ile ± zutituak dituzte; hostoek eta kalizek zilar-distira dute (14)

Beste izenak: Galeopsis ladanum
Generoa:Galeopsis
Forma biologikoa:Terofitoa
Lorearen kolorea:Arroxa
Tamaina gutxienez:5 cm
Tamaina gehienez:40 cm
Garaiera gutxienez:20 m
Garaiera gehienez:1400 m
Ingurunea: Hartxingadiak, larre harritsuak, ibai-legartzak, galondoak eta etzeak.
Banaketa orokorra:Mediterraneoa

Hostoak lantza-itxurakoak dira, linealak edo estuak, oinaldean falka itxurakoak eta txortenean apurka estutuak, eta ertzetan hortz bakanak dituzte edo ia osoak dira; kaliza gehienetan zurixka, eta ile adpresoak ditu; landareak ez du zilar-distirarik.

Ugaritasuna: Lurraldeko arroak eta mendiak: U; haran atlantikoak eta Ebro Harana: B

Komentariorik ez..