Burgos eta Araba bereizten dituen mugako tontorra, Arcena osatzen duten haitzen artean nabarmenenetako bat. Irispide erraza du, izan ere antena instalazio itsusi bat dauka tontorrean eta pista bat heltzen da bertaraino bera eta Mota arteko lepotik. Ez da hain erraza ordea iparraldeko isurialdetik igotzea, aldapa handia da, basoan bidearekin asmatzea zaila da eta karaitzezko horma itzelek babesten dute isurialde hori. Baso sail amaigabeak ditu iparraldeko isurialdean eta bailara osoan, pagadi eta pinudiz osatutakoak eta pista ugariz zeharkatutakoak (mapatan ageri direnak baino askoz gehiago, diskuidatuz gero edonor nahasteko adina). Arcenako mendikateak Valderejo alderaino jarraitzen du, ildo beretik: haitz ikusgarriak bata bestearen atzetik. Ekialdean Motak deitzen du ibiltariaren arreta, ez baita urruti.
Oso gertu (< 1.000 m)
Bat ere ez.
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Nograro-Mota-Cueto-Nograro | Nograro | JFdeA |
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Bat ere ez.
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig