Alto del Corral / Estuñaga mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra
Tontorra ©Jose (20110521)
3834 klik
Altuera:842 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Abezia
  • Izarra
  • Untzaga
Lurraldea:Araba

Komentarioak

    MOTA DE ESTUÑAGAN/ALTO DEL CORRAL-EKO GAINA
    Kokapena: Arabako Urkabustaizko udalerrian (Izarra izeneko herriaren alboan)
    Abiapuntuak: Izarrako Alde Zaharra
    Ibilbidea: Urkabustaizko gain ederrenetako bat dugu Estuñagan (Alto del Corral), bertatik ikuspegi zoragarriak baititugu lau haizetara: Iparraldean Aiarako Bailara eta Salbada/Garobel mendikatea; Mendebaldean Gibijoko mendikatea eta Orduñako haitzak; Hegoaldean Gibijo, Arkamo eta Badaia mendikateen artean Koartangoko Arana; eta Ekialdean Gorbeiako mazizoa, Zuiako Bailara eta Oro/Atxabalgo haitzak. Sarbide erreza dugu 2 kilometro baino gehixeagoko ibilbide honetarako. Izarrako alde zaharretik ("Buenavista" baserritik) abiatuko gara eta, 30 minutuko igoeran, Tillorbe-Abaroko pagadi bikainean zehar ibiliko gara, alanbrehesi baten parean, Estuñaganeko gaineraino iritsi arte. Mendiaren oinean La Calzada/Ostuñoko harizti ederra dago, eta bertan, aisialdirako Ostuñoko parkea dago (piszinak, futbol zelaia, barbakoak, kolunpioak, etab.). Hain zuzen ere, Estuñagan izenaren esanahia hortik bide dator; hau da, Ostuñoren gainaldea = Estuñagan. Lau kilometrotan zehar Araba eta Euskal Herri mailan ongien kontserbaturiko hariztietako batean sartuko gara. Pasealdiaren bukaeran Izarrako baserri zaharren artean azalduko gara. Hemendik, herriko alde zaharretik bueltatxo bat ematea merezi du, bertan euskal baserrien hainbat erakuskari eder baitaude. Izarratik 2 kilometrotara, Goiuri herria dugu eta bertan hain ikusgarria den Goiuriko Urjauzia. Jaundia/Altube ibaiak, karearri eta harearritan eragindako higaduraren ondorioz, urjauzi hau buru duen bailara zabal bat eratu du. Gaur egun, Altubeko Bailara (Altubeko pagadia) Gorbeiako Parke Naturaleko eremu ederrenetariko bat dugu.

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 32·ra, 32 guztira