Helleborus foetidus

inaxio·k

2006/01/17 - 22:29

...
... ©inaxio (20080329)
1212 klik
Izen arrunta (z): eu: otsababa arra

Hosto guztiak oinaldean daude, brakteak izan ezik; hosto palmatuak, edo apur bat pedatuak; brakteak palmatuak edo gingildunak izaten dira, baina inoizka zatitugabeak dira; loreen periantoaren lakainak zutituak dira, berde argiak edo horixkak (32)

Hosto pedatisektuak, errosetan jarrita, zurtoin iraunkorren puntetan; arrautza-itxurako braktea zabalak, goikoak osoak eta behekoak txiki-txikiak; loreen periantoaren lakainak elkar-ukitzaileak dira, berdeak eta puntan purpura-kolorekoak (33)

Generoa:Helleborus
Forma biologikoa:Kamefitoa
Tamaina gutxienez:20 cm
Tamaina gehienez:60 cm
Garaiera gutxienez:100 m
Garaiera gehienez:1350 m
Ingurunea: Artadi, erkamezti eta antzeko basoen ertz eta soiluneetan, eta baso horien ordezko sastrakadietan; Ca.

Hosto pedatisektuak, errosetan jarrita, zurtoin iraunkorren puntetan; arrautza-itxurako braktea zabalak, goikoak osoak eta behekoak txiki-txikiak; loreen periantoaren lakainak elkar-ukitzaileak dira, berdeak eta puntan purpura kolorekoak.

Ugaritasuna: Erdialdeko haran eta mendiak: A; haran atlantikoak: B; Ebro Harana: BB

Komentariorik ez..