Villanueva herrian hasi dugu ibilaldia. GR-1 bidearen seinaleak jarraitu ditugu Valpuestaraino.
Bertan basilikaren eta dorretxearen ondotik, errepidetik, aurrera egin dugu Miomarantz.
Errepidearen eskuinera ur-biltegi osteko bidea hartu dugu, eta horrela asfaltoa gehiago zapaltzerik ez dugu izan.
Mioma herria bistan dugula mendian gora jo dugu.
Mendiaren gainaldera heldu gara, mendebaldera. Ekialderantz egin dugu. Lehenengo mugarri geografikoa aurkitu dugu, aurrera eginda, ekialdera, heziaren bestaldean buzoia dago.
Hezi horren albotik hegora, Gobiaranera, jo dugu. Herritik 15ยด San Martin zelaigunetik pasatu gara, harkaitzen pean hilobi antropomorfoak ikusi ditugu.
Herrian, bueltan, 3 ordutan. Desnibela 590 m.
Komentariorik ez..
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig