Sartzaleta mendia

inaxio·k

2006/04/02 - 21:35

Sartzaleta
Sartzaleta ©Enezubi (20110814)
2520 klik
Altuera:1.109 m
Abiapuntuak:
  • Ganuza
  • Aramendia
Lurraldea:Nafarroa

Ez dago mendi hau katalogo ofizialaren zerrendan, baina Ganuza herriaren gainean oldartzen diren amildegiek osatzen duten paisaia ederra ezagutzera emateko inguruko gain bat behar eta hauxe da nabarmenena. Tontorrak berak ezpelez inguratutako erpin geodesiko bat besterik ez du, baina Aramendiako portutik Ganuzako portura luzatzen den amildegi lerroa ikusgarria da oso, bai gainaldetik eta bai azpialdetik ikusita. Abiapuntu egokiena Ganuza da, Santiago de Lokiz ermitara doan bidean gora, baina Aramendiako portutik ere egoki gelditzen da tontorra. Badira tartean ataka gehiago aukeran, baina horiek dira erabilienak. Gainaldean ezpela eta sastraka da nagusi eta ez da erraza bide egokirik bilatzen: erne, gogaikarri eta nekagarri gerta daiteke ezpel, ipuru eta elorri artean ibili beharra.

Mendialdea*: Lokiz

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 36·ra, 36 guztira