Fago (Aragoi) .. Argaraieta ibilbidea

BatenBat·k

2004/12/09 - 00:00

1089 klik
Abiapuntua: Fago (Aragoi)
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Iraupena: 2 ordu 30 minutu

Fagotik igo ginen mendi bakarti honetara. Herriaren irteeran badago mendebalderantz doan pista handi bat. Ez dago nahasterik: zurezko kartel batek \"Algaraieta\" adierazten du. Marka zuri-gorriak daude bide osoan zehar. Goian, tontorra baino metro batzuk beherago, ikuspegi ezin ederragoa eskaintzen digun balkoi moduko bat dago.

Bidean ikusi beharrekoak:Argaraieta

Komentariorik ez..