Skip to main content

Nabarniz .. Galarregi ibilbidea

berg·k

2004/06/05 - 00:00

Abiapuntua
Nabarniz
Iraupena
2 ordu 30 minutu

Ikazurieta izeneko auzoko itturrian uzten da kotxea. Bidearen beste aldetik gora hasten da ibilbidea asfaltotik. 300m aurrerago PR ko bidexidor bat hartzen dugu, hemen igoera neketsua da, bide estu eta labainkorra. bidexidorra bukatzean bidegurutze batera heltzen gara itturri batekin, bertan egurrezko kartel bat dago Galarregi ipintzen duena. Hau pista zabala da. Igotean eskumetara Illuntzar ikusten dugu. Ezkerrerantz kurba oso zarratu batean herne egon behar da eskumetik aldapa gogor bat hartu behar dugulako. Aldaparen amaieran bidegurutze txikia dago guk ezkerrera hartuko dugu. Tontorra gure ezkerrean gelditzen da. Hemendik aurrera jarraitu bear da, baina ez dago bidea markatuta, orduan bakoitza al duen lekutik igo bear da. Gero eta aurrerago gero eta errezagoa da, baina pasatu gabe. Tontorretik itsasorantz ez dago bistarik pinudia bait dago. Argazkiko buzoia ez dago, orain cilindro zuri bat dago, Gernikako Goizale mendi taldearena.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentarioak

  • account_circle

    JAG·k bidalia 2008·ko Urriaren 14·an - 10:13etan·an

    Nabarniztik Galarregirako igoeraren azalpena osatu gura nuke. Azalpen nagusian "Hemendik aurrera jarraitu bear da, baina ez dago bidea markatuta, orduan bakoitza al duen lekutik igo bear da" esaten duen lekuan beste hau ipiniko nuke: "Gorengo pistan gaudenean, gorago beste pistarik ez dagoela eta tontorra baino ez daukagula argi ikusten denean, belar luze eta ote artetik igo nahi ez bada, jarraitu pistatik tontorra eskuinean dugula. Bihurgune zabala osorik pasa eta, mendiaren beste aldean, pistaren eskuinean zintatxo batek markatzen du bidezidorra tontorreraino joateko". Nik jaisterakoan aurkitu nuen.

    Jon

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi