Skip to main content

Pasai Donibane .. Jaizkibel ibilbidea

BatenBat·k

2004/01/03 - 00:00

Abiapuntua
Pasai Donibane
Zailtasuna
Oso zaila
Iraupena
5 ordu
Lurraldea

Bista ikusgarriak, kostaldea eta mendia tartekatuz. Aldapa gogorretan entrenatzeko aparta. Eremu ugarikoa; pistak, bidea arruntak, asfatua... Ibilbide aberatsa zentzu askotan.

Ibilbide zati bat bidez kanpokoa da, pendiente handiko "cortafuegos" bat igo behar delarik. Donibaneko Atalaiatik Zaaskune-rainoko bideak baditu puntu zail batzu, arroka artetik igarotzen da.

Neguan egiteko gomendatzen da, sasiak motz direnean.

Kotxez: Pasai Donibaneko parkiña. Donibanera sartu bezain laster Iberdrola zentral termikoaren ondoren dagoen rotondan aurrera jarraituz, ondoren autoz aldapa bat jetxiz iristen da bertara. Parkiñaren aldamenean tximenea zahar bat ikusi daiteke.

Parkiñean gaudela (0m), Donibane herria zeharkatuz hasiko gara, Elizaren norabidetik. Ez dago galbiderik, momentu oro aurrera jarraituko dugu, Pasaiako badiaren amaieraraino, Kalaburtza izeneko kala natural batera iristen garen arte. Bertan dagoen zementuzko aldapa gogorra igo beharko da, lehenengo bidegurutzean ezkerrerantz joaz, Atalaia aderantz. Zementuzko bidea amaitzean, jada Atalaian, krestatik zehar doan bide arrunta hartuko da, arroka artetik doana, ezker aldetik itsasoa dugularik. Bidea amaitzean Zaaskumeren altueran (320m), eskumarantz doan bide zabalago bat hartuko dugu, zuzenean jeitsiko gaituena GI-3440 errepidera, 13. kilometroaren altueran. Errepidean gaudelarik beherantz joko dugu, Txartiku baserri albotik, 90º dituen lehengo kurbaren ondoren goruntz jotzen duen pista hartuz (250m). Mendi-pistak ez du galbiderik, beti aurreranzko norabidea hartuko da. Pinuz jositako basoa zeharkatuko da, basoa amaitzen denean Jaizkibel tontorrean dauden antenak ikusi ahal izango direlarik. Gutxi gora behera 2. antenaren parera heltzen garenean (220m) zuzenean tontorrera doan "cortafuegosa" igo beharko da. Aldapa elektrizitate poste batzuen azpitik doala ohartu gaitezke. Ia erabat goran gaudenean, azken arrokak zeharkatu beharko dira adi-adi. Jada antenen altuera berean gaude (535m), eskumarantz jotzen badugu berehala ikusi daiteke eraikuntza baten hondakinen gainean Jaizkibel tontorra dagoela (548m).

Jeitsiera bidea hegoalderantz doan krestatik egingo da, Dorre bijien bidetik, 20 minuturen bueltan 3. dorrera iristen garelarik (365m), bide berdina jarraituz 2. eta 1.go dorreetara iritsiko gara, azkenengo honetara iristean (320m), errepiderantz joko dugularik. Errepidetik beherako norabidea hartuko dugu, eta lehenago izan garen puntura helduko gara; GI-3440 errepidearen 13. Kilometrora. Kurba honetan Puskazarreta baserrira doan errepide sekundarioa hartuko da. Baserriaren atzekaldean dagoen pinudian sartuz "Cuesta del Calvario" aldapatik jeitsi beharko gara, honen sarrera gerizondo eta borda baten artean dagoelarik. Aldapa jaitxiz baratza muino batetara helduko gara, eskumarantz joaz. Ur exkaxa duen Lakua inguratuz Pasai Donibaneko polikiroldegiaren inguruetan azalduko gara (110m). Errepidea gorantz hartuz kanposantura iritsiz (130m), honen sarrera albotik doan bide asfaltatutik jeitsiko gara Pasai Donibanera, momentu oro beherantz joaz abiapuntua izan den parkiñera iritsiz (0m).

Norberak disfrutazeko paisajeak ikusgai. Benetan ederra.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi