Murlong mendia

inaxio·k

2025/10/25 - 18:32

Murlong tontorra eta iparraldeko muinoa, atzean Arlas duela.
Murlong tontorra eta iparraldeko muinoa, atzean Arlas duela. ©inaxio (20250627)
17 klik
Altuera:2.053 m
Mota:Mendia
Mendialdea:Larra
Abiapuntuak:
  • Ernaz mt.
  • La Contienda
Lurraldea:Izaba

Ernaz mendatetik Aniera joateko ohiko bidearen bazterrean gelditzen diren muino harritsu horietako bat da Murlong. Nahiz eta 2000 metrotik gorako tontorra izan, gain apala da bere inguruan, baina nola inguru hori horren berezia den, merezi du tontorrera igo eta paisaiari so egiteko eskaintzen duen parada aprobetxatzea. Frantzia eta Espainia arteko muga zaharrak zeharkatzen du mendia, eta bere iparraldeko muino harritsuan dago marra horri eusten dion arrastoetako bat, harrian zizelkatutako marka: gurutzea eta 267 zenbakia (ez da antzematen erraza, baina hor da). Tontorrean harripila xume bat baino ez da. Bisita egin eta Anierako bidera jaitsi gaitezke atzera, ala bizkarrean gora jarraitu, mugaren arrastoan, hurrengo gailurraren bila: Latras izenaz ageri da mapatan.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

267 mugarria (149 m.ra) · Latras mendia (428 m.ra) · 268 mugarria (522 m.ra) · 266 mugarria (552 m.ra) · 269 mugarria (843 m.ra) · 265 mugarria (940 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..