Skip to main content

Bioznar eta Jaizkibel Higerretik ibilbidea

inaxio·k

2025/02/16 - 19:37

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Higerreko kanpina
Zailtasuna
Zaila
Igoera metatua
850 m
Eskema
Higer - Talaia bidea - Biosnar - Talaia bidea - Jaizkibel - Guadalupe - Higer
Luzera
23.00 km
Iraupena
7 ordu
Lurraldea
Noiz egina
2025-02-16

Talaia bidea bi tartetan moztuta dago (2025eko otsaila). Lehenengoan desbideraketa erabili dut bidean debekua ikusita, bigarrenean ez diot kasurik egin debekuaren zinta kenduta zegoelako; tarte batean bidearen bazterra amilduta dagoelako da, pasa daiteke kontu pixka batekin. Biosnarreko muturraren bisita eta gero arrastoak Talaia bidea utzi eta itsasertzeko bidea jarraitzen du Erentzingo malkarra gainditu arte. Itsasertzeko bide hau zakarragoa da eta ez dago Talaia bidea (marka zuri gorriak, GRarenak) bezain ondo markatuta (bi marra zuri), arreta pixka bat jarri behar da tarte batzuetan. Handik bizkarrean gora egin eta Talaia bidearekin egiten du bat berriro gorago. Errepidea pasa eta laister Talaia bidea berriz utzi eta su-ebaki batean gora Jaizkibelgo gandorrera heltzen da. Tontorretik pasa eta bizkarrari jarraituz heltzen da Guadalupera; tarte ederra da, azkar eta erraz egiten dena. Handik Higerrera biderik zuzenenak jarraitzen ditu arrastoak (nekatuta nengoen ordurako), tarte batzuetan porlanezko bidea eta beste batzuetan asfaltozkoa.

Bidean ikusi beharrekoak
Arrastoa
Eranskina Tamaina
higer-biosnar-jaizkibel-20230216.gpx 325.81 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi