Skip to main content

Beltzuntza mendia

inaxio·k

2025/01/19 - 10:23

Beltzuntza tontorra | ©inaxio (20250118)
Altuera
912 m
Mota
Mendialdea
Abiapuntuak
Arantza · Artikutza
Lurraldea

Artikutza aldeko pagadien gainean nabarmentzen den bizkar luze bateko tontor bat da Beltzuntza, eta Elama eta Urdallueko ibarrak bereizten ditu. Bizkar horretan, goi aldean, larre zaharrak eta txilarra dira nagusi, baina zailtasun handirik gabe egin daiteke bidea gandorrari jarraituz, Loitzate - Ekaitza ardatzetik hasi eta ia Artikutza arte. Bizkarrean behera eginez eta Artikutzara gerturatu ahala basoa nagusitzen doa, pagadia erabat nagusitu arte. Etzanleku deritzo bizkar horretako azken tontorrari, dagoeneko Artikutza gainean, eta Otaran aurrekoari, biak ere altuera beretsukoak.

Beltzuntza tontorrean paisaia erabat irekia da, baina bertan ez dago gauza handirik. Hesi batez babestutako gorosti landare bat baino ez, eta hura nahiko larri (2025eko urtarrila). Bada harrespil bat, txilar artean nahiko ezkutatuta, bere HEko lepoan, eta baita beste hainbat bertatik hasi eta aipatutako Loitzate eta Ekaitza arteko gandorrera heltzen den bizkar agerian zehar.

Oso gertu (< 1.000 m)

BELTZUNTZA harrespila (185 m.) · BELTZUNTZAko Harria harrespila (727 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Goizarin, Elama eta Beltzuntza Artikutzatik Artikutza 660 m inaxio

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

BELTZUNTZA harrespila (185 m.) · BELTZUNTZAko Harria harrespila (727 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi