Puntabarrena, Bizkaia eta Iñari Gardetik ibilbidea

inaxio·k

2024/10/28 - 14:24

22 klik
Abiapuntua: Garde
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua:1327 m
Eskema: Garde - Puntabarrena - Bizkaia - Iñari - Zuberoa ermita - Ansoko errepidea - Garde
Luzera:17.09 km
Iraupena: 7 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Garde
Noiz egina: 2024-08-18

Ibilbide ederra hartzaren lurraldean barrena. Igoerako xenda nahiko itxia da hasieran, kasu egin behar zaio GPSari, eta zalantzaren bat ere sor dezake landaretza hazita badago, baina gora egin ahala argiago ikusten da. Behin Puntabarrenako ekialdeko bizkarrera helduz gero bideak zabalak eta paisaia irekia da. Jaitsieran ere arreta jarri beharra dago zenbait puntutan, Zuberoako ermitako pista zabalera heldu bitartean, baina igoerakoa baina txukunagoa da.

Beharbada igoerarako aukera garbiagoa izango da Gardeko hilerriaren paretik Nabarzatora igotzea, nik uste badela gero Nabarzatotik ibilbide honekin bat egiten duen bidezidor bat, baina ez dakit seguru (nik esango nuke igoeran zeharka zetorren xenda batekin gurutzatu nintzela, eta Nabarzatotik etorriko zela pentsatu nuen, bidegurutze hartatik aurrera gainera bidea garbiagoa da, erabilia den seinale).

Arrastoa:
EranskinaTamaina
puntabarrena-innari.gpx161.68 KB

Komentariorik ez..

1·tik 39·ra, 39 guztira