Orhi Pikatuatik ibilbidea

inaxio·k

2024/08/22 - 08:47

74 klik
Abiapuntua: Pikatuako Iraupen-eski Zentroa
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua:1230 m
Eskema: Pikatua - Osabako Gurutzea - Gaztanbidea - Urtxuria erreka - Santzen Bizkarra - Muxumurru - Orhi - Orhi Txipia - Orhibizkar - Pikatua
Luzera:15.00 km
Iraupena: 7 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Noiz egina: 2024-08-22

Orhira igotzeko beste aukera bat, erabiliena den Larrañeko mendatekoaren ordez. Pikatuako Eski-zentrotik Abodiko bizkarreko bidea hartu eta Abodi baino lehenagoko muinotik Urtxuria errekara jaisten da zuzenean, aldapa luze batean behera. Errekaren pareko pistan metro batzuk behera egin eta Santzen bizkarrera igotzen den pista zabal batekin egingo dugu topo. Santzen Bizkarretik gora aldapa gogorrari heldu besterik ez dago, Muxumurru lehendabizi eta Orhiko tontorra gero zapaltzeko. Itzulera gandorrari jarraituz egiten da. Orhi Txipiaren jaitsiera da arreta berezia eskatzen duen lekua, harriari heldu eta tentuz jaitsi beharko baitugu ertzari jarraitu nahi izanez gero, lasaiago ibiltzeko hobe da ohiko bide arrastoari jarraitzea, bidea errazagoa baita.

Bidean ikusi beharrekoak:Orhi
Arrastoa:
EranskinaTamaina
orhi-2024.gpx163.22 KB

Komentariorik ez..

1·tik 46·ra, 46 guztira